| Hau Izki parke naturala da. Zuhaitz mota asko daude. Oso haundia da. Animaliak eta landareak zaintzeko da. |
| Polita da oso, batez ere udazkenean. Esango dizuegu zer ikasi genuen aurreko egunean. |
| Basakatuaren oinatza da. Parke naturalean aurkitu genuen. |
| Ameztia oso zuhaitz mehea da. Ameztian argia nahiko ondo sartzen da. |
| Hau pagadia da, pagoz beteta dago eta egur zozketa egiten da. Egur zozketa herriko jendearen artean egurra banatzean datza. Pagadian argia ez da erraz sartzen. |
| Hau Soila mendia da, altua eta oso polita ere. Zuhaitz asko daude, batez ere ameztiak eta pagoak. |
Hau da Izkiko parke naturalaren mapa
| Menditik Korres herria ikusten da. Herri txikia da eta polita. |
| Hauek areharriak ziren. Hemen daude orain dela milaka urte hau guztia itsasoa zelako. |
| Basurdearen aztarna aurkitu genuen. Oso ondo ikusten zen area oso biguina delako. |
| Hauek haritzak dira eta hemen gaude 3. mailako guztiak. |
| Hau da okilaren kabia. Borobil borobila da. Zuhaitz hau haritza deitzen da. |
| Zuhaitz hau pagoa da eta bere hostoak ez dira leunak.Pagoaren enborra leuna da eta basoan ez zen ia ia eguzkia ikusten. |
| Hauek ameztiaren hostoak ziren. Ikutzerakoan oso leunak dira. Asko ikasi genuen. |
| Ezkur asko zeuden eta gaztaina ere. Zuhaitz asko eta oso politak. |
| Hemen Izei, Diego eta Aitzol behiarekin parke naturalean paseatzen gaude. |
| Joan ginen egunean Izkiko parkeko bide batean perretxiko bat aurkitu genuen. |
| Hau da txorientzako etxe txiki bat eta aurkitu genuen parkean. |
| Parkeko kolunpioetara goaz ondo pasatzera. |
| Izkiko parkera joan ginenean mantis bat aurkitu genuen. |
| Hemen aldapa gora ari gara. Paisaia polita zegoen eta gu neke neka eginda geunden. |
| Hau jolas parkea da.Hemen kolunpio asko eta zuhaitz asko daude. |
| Urarekin jolasten ari ginen ura ranpatik botatzen. Ura erortzean erreka bat sortu zuen. Bikain pasatu genuen. |